XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) altsoan jaso zuen.

Aren ordez Etxegarai Karmelo etorri zan, Karmeloren ordez Bonifazio datorkigu.

Ordu dalako, beroni ongi-etorriya eman nai, diyot.

Emen, Zumaya'n jayua da berau, emen sortu ta aziya, ta ezin lezake Zumaya'k Etxegaraitarrik aztu.

Euskerak ziñez maite ditu Etxegaraitarrak, ainbeste lan bere alde, egin dutelako; ta abek dirala-ta; Euskera bera asko goresten baldin bada.

ez dabil atzetik Zumaya bera.

Etxegarai ta Zumaya, bat batez bezela, luzaroan ibili dira.

Zumaya ama zan: Etxegaraitarrak semeak, ta seme onak bezela, irabasten zuten guziya, amari igortzen ziyoten.

Ez du Zumaya'k Etxegaraitarrik aztuko.

Bonifazio'rentzat jai eder bat gertu, degu, ta ontan etzuen Zumaya'k gibel ta zear egon bear.

Euskaltzañok, Bonifazio lankidetzat aukeratu-ta, Zumayara gatoz, beronek jarri dezayon semeari, euskaltzain-lanerako, biyotzaren gañean bear duen lenbiziko mintza.

Jaso bezait Etxegarai jaunak Euskaltzaindiaren ongi-etorriya.

Euskaltzaingorako orren izena aipatu bat, beriala orratzak zuzen jarri ziran, agiyan batera ta bestera urduri-xamar zebiltzan orratzak.

Ez daukagu azturik, orren anai Karmelo zanaren sarraldiya: Azpeiti'n izan zan jai eder ura.

Itzaldi eder bat Karmelo'k egin ondoren, sutsu ta bizkor erantzun ziyon ainbeste maite degun Eguskitza gure lankideak, ta abegi onenaz, Euskaltzainkideak esku bigun ura estutu ziyoten.